Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
WAI A - WCAG 1.0

Erabilitako etxebizitza libreak erosteko dirulaguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza


Xedea

Etxebizitza libre erabiliaren eskuraketa erraztea, ondoren ohiko etxebizitza iraunkor gisa erabiltzeko.


Nori Zuzendua

Etxebizitza libre erabiliaren erosleak: Etxebizitza libre erabilitzat jotzen da horren sustatzailea ez den beste pertsona batek eskualdatzen duena, edo, eskualdatzen duena sustatzailea izanagatik ere, jabeak, erabiltzeko eta gozatzeko eskubide errealen titularrek edo erosteko aukerarik ez duten errentariek bi urtez etengabe erabili ondoren eskualdatzen dena, baldin eta, hori ez ezik, eroslea eta epe horretan zehar etxebizitza baliatu duena pertsona bera ez badira.

Ez dira etxebizitza libre erabilitzat hartuko eskualdatzailea Administrazio Publiko edo Administrazio Instituzional bat denean, Sozietate Publikoak eta Erakunde Autonomoak edo aurrekoren bat partaide nagusitzat duten merkataritza-sozietateak barne.

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza bat lortzeko honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Adin nagusikoa edo emantzipatua izatea.
  • Etxebizitza-premia izatea, horretarako ezarritako arauen arabera.
  • Euskadin erroldatuta egotea, gutxienez etxebizitzak izango duten titularretako bat.
  • Arauek ezarritako gutxieneko eta gehienezko diru-sarrerak betetzea.

Diru kopurua

Oro har: %5

Birgaitze Integratuko Areetan eta Area Degradatuetan dauden etxebizitzen edo 35 urtetik beherakoez osatutako bizikidetza-unitateen kasuan: %6

Familia ugarien kasuan: %6, gehi 600 euro seme-alaba bakoitzeko (hirugarrenetik aurrera, hura barne).

Nolanahi ere, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak honako hauek izango dira, sarrera ponderatuen arabera:

  • Sarrera ponderatuak 21.000 eurora arte:

    • Gehieneko Kopurua, oro har: 7.935,00€
    • Gehieneko kopurua, BIAetan dauden edo 35 urtetik beherakoen etxebizitzetarako : 9.015,00€
    • Gehieneko kopurua familia ugarientzat: 10.098,00€

  • Sarrera ponderatuak 21.001etik 33.000 eurora:

    • Gehieneko Kopurua, oro har: 3.606,00€
    • Gehieneko kopurua, BIAetan dauden edo 35 urtetik beherakoen etxebizitzetarako : 4.329,00€
    • Gehieneko kopurua familia ugarientzat: 4.684,00€

Araudia

AGINDUA, 2006ko abenduaren 29koa, etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzkoa.

AGINDUA, 2007ko martxoaren 8koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza erosteko finantza-laguntzei buruzko 2006ko abenduaren


Harremanak norekin

Arabako Lurralde Ordezkaritza: 945017712

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: 944031300

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza:943022823/7


Erantsi beharreko agiriak

Ikusi eskariaren formularioa


Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan


Eskabideak aurkezteko lekua

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Sanaminego kalea, 2
01008 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Gran Vía, 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Andia kalea, 13
20004 Donostia-San Sebastian

Ondorengo Erakunde Lankideek prestatutako bulegoetan:
BBk, Vital Kutxa, Gipuzkoako Kutxa eta Euskadi Kutxa


Tramiteen deskripzioa

Eskaera egin ondoren, aurkeztutako dokumentazioa aztertzen da. Beharrezkoa bada, eskaera konpontzeko dokumentazioa eskatzen da.

Eskaera konponduta, hala badagokio, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailean eskumena duen Lurralde Ordezkariak Ebazpena ematen du, bidezko diren laguntzak emanez. Laguntzak ukatzen badira, horren arrazoia adierazten da.

Onuradunek dagokion eskritura aurkeztu beharko du Lurralde Ordezkaritzan, hiru hilabeteko epean, babestutako finantzaketa onartzen denetik kontatzen hasita.

Etxebizitza libre erabilia erosteko finantza laguntzak (pdf, 186 kb)


Egitura Atal Ebazlea

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde-ordezkariak.


Ebazteko epea

6 hilabete



Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskariaren formularioa (pdf, 326Kb)


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

21/10/2008